111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRABENGOKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Lizarrabengoko Kontzejuak, 2023ko martxoaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako aurrekontu bakar orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori 2023ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, eta entitatearen iragarki-taulan hamabost egun baliodunean egon zen, interesdunek hura azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak egin zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik ez erreklamaziorik, behin betiko onetsi da, eta bidezkoa da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Etxarri Aranatzen, 2023ko maiatzaren 12an.–Burua, Teresa Goikoetxea Arregui.

LABURPENA, KAPITULU EKONOMIKOEN ARABERA

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.930,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6000,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.980,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 480,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 0,00 euro.

Aurrekontua, guztira: 15.980,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2307605