111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkurrako Udalak, 2023ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2023 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.

Ezkurran, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2307724