111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2023ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2023 aldaketa Udal honek 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko aldia bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2307652