111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2023ko maiatzaren 5ean, Arbizuko Udaleko alkate udalburuak, Francisco Javier Razquin Floresek, 2023/28 zenbakidun ebazpen hau eman du:

"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Arbizuko udal-mugartetik kanpo egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Aizaga Zeberio Petriati eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2023ko maitzaren 9tik maiatzaren 19ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Arbizun, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2307621