111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2023ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Arasen, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2307660