111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2023ko plantilla organikoa. Behin Betiko onarpena

Aranoko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen 2023ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua. Iragarki hau 82. zenbakidun 2023ko apirilaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aranon, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta.

  • Maila: A.
  • Bateraezintasun osagarria: %35.
  • Lanpostuko osagarria: %3,72.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Lan Kontratatudunak.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.

  • Maila: E.
  • Maila osagarria: %15.
  • Lanpostuko osagarria: %3,21.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, idatzizko eta ahozko B1 maila.
  • Baldintza berezia: gidatzeko baimena: B.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

  • Maila: D.
  • Lanaldia. %41.
  • Maila osagarria: %12.
  • Lanpostuko osagarria: %2,99.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen zerrenda izendatua

Administrazio kontratudunen zerrenda izendatua.

–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.

Aldi baterako lan kontratudunen zerrenda izendatua.

–Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Iragarkiaren kodea: L2307722