111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA
–CASTEL RUIZ TOKIKO ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA–

23-00651 gora jotzeko errekurtsoa, Administrazioko erdi mailako teknikariaren lanpostu bat gehienez (egonkortze-prozesuari dagokiona) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 23-00651 gora jotzeko errekurtsoan, interesdunak epatzen dira. Aipatu errekurtsoa Francisco Javier Ciria Pérezek, María Eugenia Enériz Salvatierrak eta Jesús Antonio Zubieta Mozazek jarri zuten Tutera-Kultura (TEEP Tutera-Kultura) tokiko enpresa-erakunde publikoaren batzorde betearazlearen 2023ko otsailaren 14ko erabaki baten aurka. Erabakia honi buruzkoa zen: onestea deialdi bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Administrazioko erdi mailako teknikariaren lanpostu bat (egonkortze-prozesuari dagokiona).

Ikusirik zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– partzialki garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago TEEP Tutera-Kulturan, Tuterako Cortes kaleko 13. zenbakian.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 16an.–Lehendakaria, Mercedes Áñón Montón.

Iragarkiaren kodea: L2307636