111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBASKO KONTZEJUA

Gora jotzeko 23-00385 errekurtsoa, deialdi honen onespenari buruzkoa: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko 23-00338 errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen honen aurka: "Tebasko Kontzejuko buruaren ebazpena, 2023ko urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez ezesten baita berraztertzeko errekurtso bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko 2022ko azaroaren 10eko ebazpenaren aurka jarritakoa". Errekurtsogilea Arturo Hernández Armendariz da.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian beren eskubide eta/edo interes legitimoak defendatzeko, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).

Tebasen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2307617