111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

23-0161 gora jotzeko errekurtsoa, merezimenduen baremo honen onespenaren aurkakoa: merezimenduen baremoa, arautuko dituena aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak, eta bereziki, prozesu horiek onesten duten deialdi bat, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez (zehazki, Zuzenbideko lizentziadunaren bi lanpostu)

Merezimenduen baremoa onesteari dagokionez (hain zuzen ere arautuko dituena aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak; prozesu horietan, bereziki, onetsiko da deialdi bat, merezimendu-lehiaketa bidez lanpostu hutsak betetzeko; zehazki, Zuzenbideko lizentziadunaren bi lanpostu), Nekane Ágreda Arrónizek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Udalaren Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 14ko eta azaroaren 25eko erabaki batzuen aurka (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, abenduaren 19an). Erabaki horien bidez onetsi zen merezimenduen baremoa, arautzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta, bereziki, prozesu horiek onesten duten deialdi bat, merezimendu-lehiaketa bidez Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostu huts batzuk betetzeko (zehazki, Zuzenbideko lizentziadunaren bi lanpostu). Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean daude, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari.

Deialdiaren oinarrietako "14. Errekurtsoak" puntuaren arabera, interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta orobat epatzen dira hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iturrama kalea 10 (sarbidea Ezkirotz kaletik).

Iruñean, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2307634