111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Ebazpena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira Mendabiako Udalaren zerbitzura aritzeko, kiroletako eta kulturako koordinatzailearen eta makineriaren gidariaren lanpostuetan.

Alkatearen 2022ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, deialdia, oinarriak eta ezaugarrien taula onetsi ziren kiroletako eta kulturako koordinatzailearen eta makineriaren gidariaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurarako. Deialdi hori aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean dago, bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin. Deialdia eta oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratuta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta Udalaren web-orrian.

2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Merezimenduen baremazioa amaituta, Mendabiako Udalaren web-orrian argitara eman zen, 2023ko maiatzaren 9an, kalifikazio-epaimahaiak 2023ko maiatzaren 9an egindako izendapen-proposamena puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuten.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), eta bat etorriz enplegu publikoko deialdi hau arautzen duten oinarriekin,

EBAZTEN DUT:

1. Mendabiako Udaleko nomina eta plantillako lan-kontratudun finko izendatzea María Rosario Quijera Maiza, haren zerbitzura jardun dezan plantilla organikoan kiroletako eta kulturako koordinatzailearen izena daukan lanpostuan.

2. Mendabiako Udaleko nomina eta plantillako lan-kontratudun finko izendatzea Carlos Enrique Aramendía Marquínez, haren zerbitzura jardun dezan plantilla organikoan makineriaren gidariaren izena daukan lanpostuan.

3. Hamar egun naturaleko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

4. Ebazpen hau argitaratzea Mendabiako Udalaren web-orrian, deialdiaren fitxan, bai eta Udalaren gardentasun atarian ere, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, interesdunei jakinaraziko zaie, ohartarazita, nahi izanez gero, honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko dutela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2307669