111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Gora jotzeko 23-00580 errekurtsoa, deialdi honen onespenari buruzkoa: deialdia, kirol koordinatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko martxoaren 6ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00580 errekurtsoa, Inti Nehuen Hernandezek jarria Lodosako Udaleko alkatearen 2022ko abenduaren 13ko 234/2022 Dekretuaren aurka, zeina argitaratu baitzen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta deialdi hau onesteari buruzkoa baitzen: deialdia, kirol koordinatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kalea, 10). Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamendua), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lodosan, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2307629