111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1769/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, pediatra lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuak bete zitezen merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez; lanpostu horien artean pediatrarena dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 236E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko urtarrilaren 25ean), onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 353E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, pediatra lanpostuetan aritzeko:

LANPOSTUA

DEITURAK ETA IZENA

PEDIATRIA

CASTRO QUIROGA, ABDON

PEDIATRIA

URRIZA RIPA, ILARGI

PEDIATRIA

SANCHEZ MARTINEZ, IDOIA

PEDIATRIA

MALUMBRES CHACON, MARIA

PEDIATRIA

MAYO ARTUCH, NORA

PEDIATRIA

BARBARIN SOROZABAL, BEATRIZ

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko maiatzaren 30ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

CASTRO QUIROGA, ABDON

60878

OOLT-KO PEDIATRA

AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

URRIZA RIPA, ILARGI

69439

OOLT-KO PEDIATRA

LEITZAKO OOLT

LEITZA

SANCHEZ MARTINEZ, IDOIA

68207

OOLT-KO PEDIATRA

VILLATUERTAKO OOLT

VILLATUERTA

MALUMBRES CHACON, MARIA

62659

OOLT-KO PEDIATRA

LODOSAKO OOLT

LODOSA

MAYO ARTUCH, NORA

69919

OOLT-KO PEDIATRA

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

BARBARIN SOROZABAL, BEATRIZ

66627

OOLT-KO PEDIATRA

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIÁN

Iragarkiaren kodea: F2308079