110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

783/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko teknikari izateko (Adar Juridikoa), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Luisa Moreno Goñi andrearen, Ramón Huarte Otazu jaunaren eta Iván Razquin Tarazona jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Luisa Moreno Goñi andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko teknikari izateko (Adar Juridikoa), eta 42 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Zerbitzu Juridikoko Aholkularitza Juridikorako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Ramón Huarte Otazu jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko teknikari izateko (Adar Juridikoa, Datuen Babeserako delegatua), eta 41 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Errektoretzari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Iván Razquin Tarazona jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko teknikari izateko (Adar Juridikoa), eta 559 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Ikerketa Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307441