110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

770/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Eneko Aizpurua Urteaga jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du, eta lanpostu bat esleitzen dio.

Ikusirik Eneko Aizpurua Urteaga jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 5ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Eneko Aizpurua Urteaga jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Laborategiko Zerbitzuetako ofizial izateko (Elektronika Industriala eta Potentziaren Elektronika), eta 345 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiola interesdunari eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307437