110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa baliogabetzea, bikoiztasunagatik

2023ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23koan, akats bat dela-eta argitaratu da honi buruzko jendaurreko informazioa: aurretiazko administrazio baimena aldatzeko eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko eskaera, 296,297 MW-eko potentzia instalatuko FV AZKOIEN instalazio fotovoltaikoaren eta loturik dituen energia ateratzeko azpiegituren proiektu eguneraturako (Espedientea: PFot-399).

Jendaurreko informazio hori argitaratua zegoen 2023ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19koan, eta hura da baliozko argitalpena ondorio guztietarako, alegazioak aurkezteko epeak barne.

Argitalpen honen bidez, baliogabetu egiten da 2023ko maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean PFot-399 espedientearen gainean argitaratutako jendaurreko informazioa.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2308050