110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1115. eta 1116. lurzatietan. Behin betiko onespena

3. poligonoko 1115. eta 1116. lurzatietarako (Txorralde kalea 11) xehetasun-azterketa, Isabel Otamendik eta Mikel Arbizuk sustatuta, hasiera batean onesteko erabakia argitaratu zen 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an. Hura jendaurrean edukitzeko epea amaituta, eta inork ez duenez haren aurkako alegaziorik jarri, Urdiaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina)

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79 artikuluari.

Urdiainen, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307630