110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Silvia Carmona Labayen andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoko buru.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Silvia Carmona Labayen andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari, Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 11n.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2307424