110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko Udal Planeko Z-5 unitatean eta GZ-1 unitatearen zati batean, UI-IX Beloso unitate integratuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAY-23 (6/CU).

UI-IX Beloso unitate integratuan, Iruñeko Z-5 unitaterako eta GZ-1 unitatearen zati baterako hiri-jarduketarako plan bereziaren onespen publikoa argitaratu zen 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14an. Jendaurrean egoteko epea igaro da, eta ez da jarri haren aurkako alegaziorik. Ikusi dira, orobat, honako hauen aldeko txostenak: Iruñeko Mankomunitateak 2022ko abuztuaren 29an emandakoa; Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziak 2022ko azaroaren 6an emandakoa eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak 2022ko azaroaren 10ean emandakoa. Ikusi da, halaber, Morteros y Revoques MYRSAC SLk aurkeztu duen agiria proiektua behin betiko onesteko. Eta ikusi da Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpena, 2022ko abenduaren 19koa, ingurumen txosten estrategikoa onesten duena. Horiek guztiak horrela, eta bat etorriz Plangintzako zuzendariaren eta Hirigintzako gerenteari atxikitakoaren txostenekin (biak dira 2023ko apirilaren 21ekoak),

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea dokumentu hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko Udal Planeko Z-5 unitatean eta GZ-1 unitatearen zati batean, UI-IX Beloso unitate integratuan". Haren helburua da antolamenduko determinazioak aldatzea UI-IX unitate integratuko Z-5 unitatean (familia bakarreko bizitegitarako erabilera du), bai eta GZ-1aren zati baten kudeaketako determinazioak aldatzea ere (bideen sistema orokorra, atxiki gabea), ondoren eskuratzeko, bertan kokatzen baita Iruñeko Udal Planean grafiatutako biribilgunea.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Planeamenduaren Erregistroan sartzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Morteros y Revoques MYRSAC SLri.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307628