110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Otsakaingo 5. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 15eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Otsakaingo 5. poligonoko 4. lurzatirako, Juana María San Martín Ahechuk sustatuta.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an.

Argitara ematen da hirigintzako agiria, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307664