110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Hiri-jarduketarako plan berezia Zufiako 6. poligonoko 94. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko apirilaren 19ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Zufiako 94. lurzatian, Alen Andueza teknikariak idatzita eta Ainhoa Díaz Osések sustatuta. Haren xedea da udal hirigintza-araudian aurreikusitako biderako lerrokadurak aldatzea.

Argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua aplikatuz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Metautenen, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307674