110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Izkoko 7. poligonoko 46. eta 50. lurzatietan. Behin betiko onespena

Izkoko 7. poligonoko 46. eta 50. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia, Izkoko Kontzejuak sustatuta, argitaratu zen 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean. Jendaurrean egon da eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratu da, eta ez da jarri haren aurkako alegaziorik. Hortaz, Ibargoitiko Udalak behin betiko onetsi du plana, 2023ko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Idotzinen, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307719