110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 888., 890., 891. eta 894. lurzatietan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2023ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2. poligonoko 888., 890., 891. eta 894. lurzatietarako xehetasun-azterketa, Leticia Senra Carreirak sustatuta. Haren helburua da egun indarrean dauden lerrokadurak aldatzea (1119/2022 espedientea).

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307677