110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Etxebakar sektoreko plan partzialean. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko apirilaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

1. Behin betiko onestea Etxebakar Sektoreko Plan Partzialeko determinazio xehatuen aldaketa puntuala, 13., 19., 46., 51., 52., 55., 57. eta 58. artikuluen idazketa berriari dagokionez, bai eta udal titulartasuneko R-9, R-10, R-11 eta R-12 lurzatien fitxetan sartutako argibideak ere.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespenaren erabakia hirigintzako araudiarekin batera, eta espedientearen kopia bat bidaltzea Nafarroako Gobernuan lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentura.

Berriobeitin, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Oharra: hirigintzako araudi honek aldatu egiten du honako honetan argitaratutako araudia:

–Behin betiko onespena: 44/2011 Foru Agindua, martxoaren 28koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Berriobeitiko Udal Plana aldatzeko espedientea, Konpentsazio Batzordeak sustatua. 2011ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 5ekoa.

–Araudiaren argitalpena: 2011ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa; eta akats zuzenketa, 2011ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 9koa.

Onetsitako araudia, 2023 (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307622