110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Artatzako (Ameskoabarrena) UE-5 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 12ko 80/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da UE5 unitatearen birpartzelazio proiektua, Artatzako katastroko 9. poligonoko 730. lurzatiaren ipar-ekialdeko muturraren zati bat hartzen duena (lurzati hori 197. lurzatia zen lehen). Proiektua Artatzako Kontzejuak sustatu du.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2307667