110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen proposamen osagarria

Mankomunitateko buruaren ebazpena, 2023ko maiatzaren 15ekoa.

Amaitu da hautaketa-prozesua, Burutzaren 2021eko azaroaren 21eko ebazpen baten bidez onetsitako deialdian aurreikusitakoa. Deialdi horren xedea da merezimendu-lehiaketa bidez betetzea Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizialaren lanpostu bat (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa). Horrenbestez, merezimendu-lehiaketako epaimahaiak, 2023ko apirilaren 20an, Ana Sainz Leza izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia merezimendu bidezko hautaketa-prozesua amaitu ondoren, eta betetzen baititu lanpostuaren baldintzak; izendapenerako eskatzen den dokumentazioa aurkezteko 30 egun naturaleko epea ematen da.

Horretarako zeukan epearen barruan, Ana Sainz Lezak, lanpostu horretarako izangaiak, uko egin zion 2023ko maiatzaren 15ean.

Lehen adierazitako guztia kontuan harturik, bidezko da izendapen proposamena osatzea Elena Aguirre Pérez sartuz, bera delako hurrengo izangaia, merezimenduengatik izendatutako izangaien zerrendan.

Aurrekoa ikusirik,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Elena Aguirre Pérez Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionario –administrari-ofizial– izendatzeko proposatzea, bera delako puntuaziorik handiena lortu duen izangaia merezimendu-lehiaketan.

Bigarrena.–Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.2 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Laugarrena.–Udalbatzaren Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aguilar Kodesen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2307675