110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren maiatzaren 18ko 12/2023 Ebazpenaren bidez eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administrari izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Estíbaliz Echarte Mikelestorena izendatzen da administrari, lan-kontratudun finkoen araubidean, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuaz jabetzea 2023ko ekainaren 1ean eginen da.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2023ko maiatzaren 18an.–Burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2307842