110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 28/2032 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baita lan-kontratudun finko bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, Esako Udalaren zerbitzura.

"Alkatearen abenduaren 1eko 57/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 19an), deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Alkatetzaren urtarrilaren 11ko 1/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta prozeduraren kalifikazio-epaimahaiko kideak izendatu ziren. Alegaziorik jarri ez denez, behin betiko zerrenda argitaratu zen apirilaren 20an.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, apirilaren 27an argitaratu zen, Udalaren web-orrian, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak),

EBATZI DUT:

Lehena.–Rebeca Arméndariz Pellón izendatzea Esako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Bigarrena.–2023ko otsailaren 14an onetsi eta 2023ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratu zen plantilla organikoarekin bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa esleitzea honako honi:

Izen-deiturak: Rebeca Armendáriz Peñón.

Plaza: Esako Udala. Maila: E. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: osoa.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko maiatzaren 25ean jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Udal honetako lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioetarako, toki-entitate honen Langileen Atalera eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura; argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea. Orobat, haren berri ematea Udalari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean".

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka zuzenean jar dezakezula administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, edo aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean. Halaber, beste edozein errekurtsoren aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko duzu, hilabeteko epean, egintza hau ematen duen organoan. Errekurtso horien epeak jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Esan, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2307725