110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, barne-sustapen mugatuan bete daitezen, oposizio-lehiaketa bidez, ofizial administrarien bost lanpostu. Izendapenak

Tafallako Udal O.O Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 11ko Ebazpena; horren bidez, ofizial administrarien bost lanpostu barne-sustapen mugatuan betetzeko (oposizio-lehiaketa bidez) deitutako hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonak ofizial administratibo izendatzea xedatzen da.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, ofizial administrarien bost plaza barne sustapen mugatuan betetzeko deialdia onartu zen, lehiaketa-oposizio bidez, plaza gehikuntzarik gabe (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 124. zk., 2022ko ekainaren 23koa).

Deialdiko lehen oinarriak honela dio: "1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoaren arabera egin da prozesu honen deialdia.

1.3. Kasuan kasuko hautaprobak gainditu ondoren, deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiak ofizial administrari izanen dira, eta C mailan kokatuko dira lanpostuaz jabetzen diren egunetik aurrera. Lehen betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuko dira, eta, beraz, ez da plantilla organikoko plaza-kopurua handituko.

1.4. Maila-igoera honetan parte hartzeak ez du inola ere aldatuko langileak sustapenaren aurretik zuen funtzionario-araubide juridikoa edo lan-araubidea, eta eskubide pasiboen araubidearekin jarraituko du."

Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2022ko irailaren 30eko ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 213. zk., 2022ko urriaren 27koa).

Udal organo beraren 2023ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 28. zenbakian argitaratua), onartutako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen, eta oposizioaren proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren.

Prozesua amaituta, epaimahai kalifikatzaileak onartutako izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta deialdiaren 8.1 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagozkion izendapenak egin behar dira.

Horregatik guztiagatik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta aplikazio orokorreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera esleituta ditudan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Tafallako Udaleko C mailako administrari ofizial izendatzea Enrique Balenzategui Arbizu jauna, Ujué Biurrun Samaniego, Cristina Elizalde Duque, María José Laguardia Llorente eta María José Echecón Ezquerrena andreak, epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, eta sustapenaren aurretik zuten funtzionario-araubide edo lan-araubide juridikoaren arabera.

Bigarrena.–Baldintzaren 8.2. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, izendatutako izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute karguaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Hautagairen batek, adierazitako epearen barruan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, ofizial administrari izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Langileen Unitateari helaraztea, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan eta deialdiaren lehen oinarrian xedatutakoa betez, dagozkion izapideak egin ditzan, plantilla organikoan interesatuek mailaz igotzeko erabiltzen dituzten plazen amortizazio automatikoa jasotzeko.

Laugarrena.–Izendapen-ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Tafallako Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Ekonomia eta Garapen Zerbitzuen arloari helaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan; ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek eginen duen hurrengo ohiko bilkuran, eta espedientean sartzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Tafallan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jesús M.ª Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2307651