110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEDEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatearen 2023-0049 Ebazpena, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez izendatzen baita lan-kontratudun finko bat, zentro soziokulturalaren arduradun lanpostuan aritzeko, Ledeako Udalaren zerbitzura.

Ledeako Udaleko alkate udalburuaren 2022-0128 Ebazpena argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko zentro soziokulturalaren arduradun lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Martxoaren 30eko 2023-0033 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangaien behin betiko zerrenda, eta Ledeako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu zen, gardentasun atarian.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen egoitza elektronikoan argitaratu zen, gardentasun atarian, puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau EBAZTEN DUT:

Lehena.–Miguel Oliver Ruiz izendatzea Ledeako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, zentro soziokulturaleko arduradunaren lanpostuan aritzeko.

Bigarrena.–Ledeako Udalean hutsik dagoen zentro soziokulturaleko arduradunaren lanpostua esleitzea Miguel Oliver Ruizi. Lan-araubidean eta lanaldi osoan jardungo du.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko ekainaren 12an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Ledeako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ledean, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2307681