110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, argitaratu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urriaren 20an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Oltza Zendeako Udaleko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu, zeinen bidez izendatzen baitira Oltza Zendeako Udalaren zerbitzura funtzionario eta lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak.

–231/2023 Ebazpena, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez Iker Ariznabarreta Bergareche funtzionario izendatzen baita zerbitzu anitzen eta albienteen koordinatzailearen lanpostuan aritzeko (plaza zk.: 4).

–232/2023 Ebazpena, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez Amaia Almena Lorea lan-kontratudun finko izendatzen baita kontularitzako teknikari diplomadunaren lanpostuan aritzeko eta haren kontratua onesten baita (plaza zk.: 12).

–234/2023 Ebazpena, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez María Carmen Arana Urtasun lan-kontratudun finko izendatzen baita garbitzailearen lanpostuan aritzeko eta haren kontratua onesten baita (plaza zk.: 11).

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko ekainaren 12a izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oltza zendean, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2307726