110. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 17an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "San Adriango hodi nagusia berritzea" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2022ko irailaren 15ean, Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak erabaki zuen "San Adriango hodi nagusia berritzea" izeneko obraren proiektua onestea, desjabetze espedienteari hasiera ematea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 30ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.

Presakoa da proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, lehenbailehen konpondu behar delako San Adriango ur sareko hodi nagusia, fibrozementuzkoa, hondatua dagoela eta arriskutsua dela ikusita. Instalazio horren bidez, Jurramendiko Mankomunitateak urez hornitzen du San Adriango udalerria. Ordeztu beharra dago, oso egoera txarrean dagoenez, hautsi egin daitekeelako; beraz, ur-hornidura modu seguruan egin behar da.

Bestalde, instalazio hori ahalik eta lasterren ezarri behar da Mankomunitateak proiektua garaiz amaitu ahal dezan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 17E/2022 Ebazpenaren ondoriozko gauzatze epeak betetzeko. Izan ere, ebazpen horren bidez Nafarroako 20.000 biztanletik beherako udalerrien sareetako hornidura hobetzeko eta galerak murrizteko dirulaguntzen deialdia onetsi zen, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration UE) finantzatuta, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Mankomunitatea dirulaguntza horren onuraduna da.

Espedientean jasota dago Jurramendiko Mankomunitatearen ziurtagiri bat, egiaztatzen duena behar den aurrekontu-kontsignazioa dagoela esleitua ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru kopuruak ordaintzea ukitutakoei.

Horrenbestez, ikusirik txosten juridikoa, eta erabiliz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak, bai eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandakoak ere, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea presakoa dela "San Adriango hodi nagusia berritzea" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Jurramendiko Mankomunitateari eta San Adriango Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2307770