11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

298E/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko hondakinen funtsaren banaketa.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez hondakinen funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Hondakinen funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

a) Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

c) Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondotik.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

e) Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

f) Partikularrek, enpresek edo instituzioek funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

g) Nafarroako Gobernuari sustapen eta komunikazio jardueretarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

h) Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

2023ko hondakinen funtsak 5.230.512 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 62.579 euroko diru sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 5.293.091 eurokoa da. Diru sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Foru agindu honen bidez banatzen dira 2023ko hondakinen funtsaren diru sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, "hondakinen funtsa izeneko aurrekontu partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondotik, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen larrialdia kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. Hitzartutako proposamen hori 2022ko urriaren 19an helarazi zaie Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari. Eta bi entitateek, aurrez hitzartutako hilabeteko epearen barruan egin dituzte I. eranskinean ageri diren iruzkinak. Artxibo horretan bertan daude, halaber, iruzkin horiei emandako erantzunak eta arrazoiak.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak proposatu du zenbatekoak proportzioan banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru ekarpenaren arabera, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan bildutako definizioekin, eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak. Hona hemen banaketa hori:

a) Etxeko hondakinen fluxua. 2.660.000 euro, toki entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta hondakinen funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Honela banatuko da kantitate hori, bat etorriz uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoarekin: 2.160.000 euro, prebentzioarekin eta gaikako bilketarekin zerikusia duten jarduketetarako, eta 500.000 euro, hondakinen kudeaketarekin loturiko jarduketetarako.

b) Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua. 1.345.000 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean.

c) Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak. 937.000 euro, enpresei, unibertsitateei eta toki entitateei dirulaguntzak emateko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak, eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak.

d) Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak. 351.091 euro. Horietatik 57.291 euro azterlan eta lan teknikoetarako dira; 215.000 kutsatutako lurrei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta zati guztietarako hainbat lan egiteko dira; 35.000 euro datuen kudeaketa eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira; eta 43.800 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak egiteko dira.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilaria izendatzen duen abuztuaren 6ko 34/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

AGINTZEN DUT:

1. Onartzea 2023ko hondakinen funtsaren banaketa, foru agindu honen eranskinean biltzen diren esleipen irizpideekin bat, honela:

a) 2.660.000 euro, toki entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta zergak ordaindu badituzte kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Zehazki, zenbateko hori da 2023an, 2024an eta/edo 2025ean jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2024ko eta 2025eko partida baliokideen kargura:

–740001 74100 4609 456205 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (1.000.000 euro).

–740001 74100 7609 456204 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (1.660.000 euro).

Partida horien artean funts mugimenduak egiten ahalko dira gastu konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden batura adina: 2.660.000 euro.

b) 1.345.000 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean, 2023an eta/edo 2024an egin beharrekoak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2024ko partida baliokideen kargura:

–740001 74100 7701 456202 Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1.345.000 euro).

c) 937.000 euro, enpresei, unibertsitateei eta toki entitateei dirulaguntzak emateko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak, eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak, 2023an, 2024an eta 2025ean egin beharreko lanak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2024ko eta 2025eko partida baliokideen kargura:

–740001 74100 4609 456205 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (130.000 euro).

–740001 74100 7609 456204 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (100.000 euro).

–740001 74100 4701 456200 Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (250.000 euro).

–740001 74100 7701 456202 Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (157.000 euro).

–740001 74100 4812 456200 Hondakinen funtsa. Fakultateentzako eta unibertsitate eskolentzako dirulaguntzak" (300.000 euro).

Partida horien artean funts mugimenduak egiten ahalko dira gastu konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, guztien zenbatekoa, hau da, 937.000 euro.

d) 351.091 euro 2023an eginen diren jarduketa orokorretarako eta ingurumen larrialdiko jarduketetarako. Horietatik:

–57.291 euro azterketak eta lan teknikoak egiteko dira. Diru kopuru hori 740001 74100 2276 456207 hondakinen funtsa aurrekontu partidaren kontura izanen da. Azterketa eta lan teknikoak, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretakoak.

–215.000 euro kutsatutako lurren azterketei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta zati guztietarako hainbat lan egiteko dira. Diru kopuru hori 740001 74100 2276 456211 hondakinen funtsa aurrekontu partidaren kontura izanen da. NIK mandatua. Hondakinen funtsarentzako azterketa eta lan teknikoak; Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretakoak.

–43.800 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak egiteko dira. Diru kopuru hori 740001 74100 2279 456200 hondakinen funtsa aurrekontu partidaren kontura izanen da. Sektore pribatuko jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretakoak.

–35.000 euro datuen trazabilitate, kontrol eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira. 740001 74100 6091 456200 hondakinen funtsa. Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako proiektu teknikoak.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Epeak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, Nafarroako Hondakinen Partzuergora eta Iruñerriko Mankomunitatera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 16an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA

DATA

AURKEZLEA

ALEGAZIO ZENB.

PARTZUERGOA

DOKUMENTUA

DESKRIBAPENA

ONETSI/
EZETSI

JUSTIFIKAZIOA

2022/10/28

Iruñerriko Mankomunitatea

1

--

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Erakunde onuradunentzako gehieneko kopurua: zenbateko hori txikiagoa da 2022ko deialdian aurreikusitakoa baino –360.000 eurokoa izan zen–. Beraz, ez gaude ados gehieneko kopuruen zenbatekoa jaistearekin.

Ezetsia

Gehieneko kopurua murrizten da, funtsak modu bidezkoagoan banatzeko eta haien banaketa maximizatzeko

2022/10/28

Iruñerriko Mankomunitatea

2

--

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Bi deialdietan dirulaguntzak emateko eskabideak baloratzeko irizpideak: deialdi honetan balorazio irizpideak zenbait alderditan aldatu badira ere, oraindik ere kaltetuak gara, beste toki erakunde batzuen aldean. Ez da ezartzen herritar kopuruko koefizienterik, ezta berreskuratutako tona garbien kopururik ere. Gauzak horrela, IM/IZSAk, beste toki entitate batzuekin alderatuta, puntuazio baxuak eskuratu ditu, Nafarroako guztizko berreskuratzeari tona gehieneko ekarpena egiten dion toki entitatea izan arren.

Ezetsia

Ulertzen dugu ratioak herritarren arabera haztatzea eskatzea, baina laguntzen deialdia azkarrago egin behar denez, aldaketa hori ezin da kontuan hartu. Hurrengo urterako, haztapen hori sartzeko aukera sakon aztertuko dugu.

Hala ere, alde batetik, isurketaren gaineko zergaren ordainketa dugu, ezabatzearekin lotuta dagoena, eta, bestetik, 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluaren arabera aurkezten diren proiektuen mende dauden hondakinen funtsen laguntzen xedea. Bi aldagai independente dira; ezin da bata bestearekin lotu.

2022/11/18

Izarbeibar

3

--

Dirulaguntza Urtean behin

Jakin nahi genuke zein izanen litzatekeen 8. oinarriko a) apartatuko gehieneko 35 puntu puntuagarriak beteko lituzkeen "ereduzko" proiektu bat.

Onetsia

Memorian sartu beharreko gutxieneko datuak erakusten dituen ereduzko memoria bat prestatuko da. Eta eskala 35 puntutik 10 puntura jaitsi da.

2022/11/18

Izarbeibar

4

--

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Biohondakinak biltzeko ez ezik, mankomunitateek jasotzen jarraitu behar ditugun beste hondakin frakzio batzuetarako ere (ontziak, papera eta kartoia edo errefusa) kamioiak erostea eskatu nahi genuke, batik bat biohondakinak biltzeko sentsibilizazio kanpainak egin arren.

Hein batean onetsia

Oinarri arautzaileak aldatu dira, gaikako bilketa sartzeko (ez gainerakoak)

2022/11/18

Izarbeibar

5

--

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Jakin nahi genuke zein izanen litzatekeen 8. oinarriko a) apartatuko gehieneko 35 puntu puntuagarriak beteko lituzkeen "ereduzko" proiektu bat.

Onetsia

Ikusi 3. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

6

Partzuergoko Batzorde Teknikoa

Funtsaren banaketa.

Irizpide berriak, hondakinen funtsa banatzeko sistema berria

Ezetsia

Lege aldaketa bat eskatzen du

2022/11/18

Partzuergoa

7

Partzuergoko Batzorde Teknikoa

Funtsaren banaketa.

Gardentasuna hobetzea hondakinen funtsaren banaketan: * Irizpide objektibo vs subjektiboen pisua handitzea; * Memoria eredu bat sartzea; * mankomunitate erakundeen eta gobernuaren arteko lankidetza bultzatzea

Onetsia

Ikusi 3. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

8

Partzuergoko Batzorde Teknikoa

Funtsaren banaketa.

Hondakinen funtsaren urte anitzeko banaketa sustatzea (eta urteko dirulaguntzak ezabatzea?)

Hein batean onetsia

Urteko eta urte anitzeko dirulaguntzak gauzatzeko epea luzatu da. Urteko dirulaguntza kentzen bada, ez dira ordaintzen ahalko gaur egun finantzatzen ari diren urteko ekintzak (adibidez, urteko komunikazio planak).

2022/11/18

Partzuergoa

9

Partzuergoko Batzorde Teknikoa

Funtsaren banaketa.

Hondakinen funtsak finantzatzeko proiekturik ez aurkeztea

Ez dagokio

Ez dagokio hondakinen funtsaren banaketari buruz egindako kontsultari

2022/11/18

Partzuergoa

10

Partzuergoa

Funtsaren banaketa.

Hondakinen Partzuergoko Prebentzio Bulegoaren jarduerak osorik edo zati batean finantzatzea

Onetsia

2. oinarriaren 1. eta 3. lerroen barruan sartzen dira ekintza horiek, eta, beraz, jarduera hori behar bezala diruz laguntzen ahal da.

2022/11/18

Partzuergoa

11

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

11 d) oinarria aldatzea. Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztea: idazkariak edo idazkari/kontu-hartzaileak ziurtagiri bat aurkeztea edo Ogasunarekin adostutako eredu bat ematea

Ezetsia

BEZa ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa da Ogasunak egiaztatzea. Eta onuradun bakoitzak kasuistika desberdina duenez, ezin da guztientzako eredu generiko bat adostu.

2022/11/18

Partzuergoa

12

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarriaren 2. lerroa aldatzea: bilketa frakzioen karakterizazioak. Partzuergoak ez du paperaren eta kartoiaren tratamenduaren gaineko eskumenik, eta honako hau bakarrik adieraztea proposatu du: "Karakterizazioak egiteko, erakundeek tratamenduaren gaineko eskumena duten zatikiak hartuko dira kontuan".

Onetsia

Oinarri arautzaileak aldatu dira, salbuespen hori sartzeko.

2022/11/18

Partzuergoa

13

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarriaren 2. lerroaren 1.a aldatzea: bilketa frakzioen karakterizazioak. Egin beharreko saiakuntza kopurua sartzea.

Ezetsia

Kopurua proiektuaren irismenaren arabera ezartzen da. Saiakuntzen kopurua eskatzaileak prestatu behar duen karakterizazio planaren arabera zehazten da.

2022/11/18

Partzuergoa

14

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarriaren 2. lerroaren 2.a aldatzea: Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko azterlan eta lan teknikoak gehiago zehaztea: kudeaketa programak edo planak, edo hondakinekin zerikusia duten beste batzuk.

Ezetsia

Ezin da mugatu, onuradunek lortu nahi dituzten premien eta helburuen araberakoa baita.

2022/11/18

Partzuergoa

15

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtean behin

Erakunde onuradun bakoitzarentzat 50.000 euroko gehieneko zenbatekoa lerro bakoitzeko den edo guztira den argitzea

Onetsia

Gehienekoa guztira da. Baina hori handitzen ahal da kreditu soberakina geratzen bada.

2022/11/18

Partzuergoa

16

Partzuergoa

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren irismena murriztea; 2 eskaintzak egiaztatzea 2/2018 Foru Legean zehaztutako zenbateko txikiko kontratuetarako araubide berezia aplikatzen ez zaien kontratuei bakarrik ezartzea.

Ezetsia

Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak agindu hori betetzera behartzen du. Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege horrek ez du aldatzen Dirulaguntzei buruzko Foru Legea alderdi horretan.

2022/11/18

Partzuergoa

17

Izarbeibar

Dirulaguntza Urtean behin

Gehieneko 35 puntuagarriak betetzen dituen "ereduzko" proiektua. Atal honetako puntu kopurua murrizteaz gain (35 puntu).

Onetsia

Ikusi 3. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

18

Izarbeibar

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Beste hondakin frakzio batzuetarako (ontziak, papera eta kartoia edo errefusa) kamioien erosketa barne hartzea

Onetsia

Ikusi 4. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

19

Izarbeibar

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Gehienezko 35 puntuagarriak betetzen dituen "ereduzko" proiektua

Onetsia

Ikusi 3. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

20

Izarbeibar

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Oso egokitzat jotzen da epea 2025eko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Ez dagokio

Ez dagokio hondakinen funtsaren banaketari buruz egindako kontsultari

2022/11/18

Partzuergoa

21

Bortziriak

Dirulaguntza Urtean behin

Karakterizazioak hondakinak tratatzeko eskumenik ez dutenek egin ahal izatea aldatzea.

Ezetsia

Karakterizazioen bidez lortutako datuak homogeneizatu nahi dira, etxeko hondakinen konposizioaren mix globala zein den lortzeko

2022/11/18

Partzuergoa

22

Bortziriak

Dirulaguntza Urtean behin

Bortzirietako Mankomunitateak KAYT (Know-as-you-throw) kanpainak edo ezagutza bidezko sorkuntza sustatzea proposatu du.

Onetsia

Dagoeneko sartuta daude ekintzak, baina oinarri arautzaileak aldatu dira, argiago gera dadin.

2022/11/18

Partzuergoa

23

Bortziriak

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarriaren 3. lerroan ez da ulertzen "etxeko eta merkataritzako hondakinen bilketa eta kudeaketa" aipamena.

Onetsia

Oinarri arautzaileen testua aldatu da

2022/11/18

Partzuergoa

24

Bortziriak

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Beste frakzio batzuetako (pilak, arropa, olioa edo beste mota batzuetakoak) edukiontzien erosketa barne hartzea

Ezetsia

SEM funtsak dauden bitartean, horiek lehenetsiko dira. Kontuan izan 2023an amaituko direla

2022/11/18

Partzuergoa

25

Bortziriak

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Beste frakzio batzuetako (adibidez, film plastiko komertziala eta parekatua) edukiontzien erosketa barne hartzea

Ezetsia

SEM funtsak dauden bitartean, horiek lehenetsiko dira. Kontuan izan 2023an amaituko direla

2022/11/18

Partzuergoa

26

Bortziriak

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Garbiguneei edo garbigune txikiei buruzko zerbait sartu, funtsa SEMak baino lehenago iritsiko baita

Ezetsia

Ezin da diruz lagundu aldez aurretik dirulaguntza jaso duen ekintza bat

2022/11/18

Partzuergoa

27

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Funtsaren banaketa.

Partzuergoko kideek hartutako erabakiak kontuan hartzea: * Biztanleriaren araberako finko bat ezartzea * Zati objektiboa murriztea * Erantsi beharreko memorien formari eta edukiari buruzko jarraibide idatziak bidaltzea (baloratu eginen dira)

--

Ikusi 6. eta 7. alegazioei emandako erantzunak

2022/11/18

Partzuergoa

28

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Prebentzio adierazleak zuzenean mesede egiten die konpostajearen alde egin duten erakundeei, haiek hondakinen sorrera murriztu baitute, beste eredu batzuek aurrean.

Ezetsia

Kontuan hartu beharreko adierazle bat izan liteke, eta, beraz, datorren urterako kontuan hartuko da Hondakinen Partzuergoa horri buruz egiten ari den azterketa.

2022/11/18

Partzuergoa

29

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Materia organikoa atzematearen adierazleak kalitate adierazlearekin konbinatuta egon beharko luke, eta ez lirateke bi adierazle desberdin izan behar –5. edukiontziaren bilketa sistemari kalte argia egiten diote, eta hezeari/lehorrari eta konpostajeari, mesede–.

Ezetsia

Ikusi 2. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

30

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Etxeko eta komunitateko konpostajean zenbatesten dituzten kopuruak berrikustea

Ezetsia

Kontuan hartu beharreko adierazle bat izan liteke, eta, beraz, datorren urterako kontuan hartuko da Hondakinen Partzuergoa horri buruz egiten ari den azterketa.

2022/11/18

Partzuergoa

31

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Ez da argi geratzen zertan datzan, ezta nola neurtzen duten ere, eraginkortasun ratioa euro/biztanleko. Zertan oinarritzen da? Zein da formula?

Onetsia

Kalkuluaren xehetasuna eredu memoriarekin batera sartuko da (ikusi 3. alegazioari emandako erantzuna)

2022/11/18

Partzuergoa

32

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Dirulaguntza Urtekoa / Urte anitzekoa

Ez dago argi zer datu aplikatuko dituen. Zer urte hartuko dira kontuan? 2021ean balidatutako inbentariorik ba al dago?

Ezetsia

2021eko datuen inbentarioa 2022ko urriaren 17tik dago argitaratuta OPREC orrian

2022/11/18

Partzuergoa

33

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Funtsaren banaketa.

Hondakinei buruzko Foru Legeak ez du ezer esaten funtsen banaketa lehia publiko bidezko dirulaguntzen bidez egin behar denik, eta hitzez hitz dio departamentu eskudunak ezarriko duela modua, aldez aurretik kontsulta eginda.

Ezetsia

Egungo araudiaren arabera (14/2018 Legea), hondakinen funtsa banatzeko legezko aukera bakarra norgehiagokako deialdien bidez egitea da (Dirulaguntzei buruzko Legean arautua).

2022/11/18

Partzuergoa

34

Erribera

Funtsaren banaketa.

Puntuazio baxuak dituzten mankomunitateak banaketa zerrendaren amaieran geratzen dira; beraz, aurkeztutako proiektua puntuazio hobea duen beste mankomunitate baten berbera izan arren, litekeena da dirulaguntzen lerroko kreditua agortzea eta banaketan ezer ez lortzea. Hori ez da Nafarroako hondakinen emaitzen datuak hobetzeko filosofiaren ondorio, hondakinen legeak planteatzen duen bezala, eta erabateko zentzugabekeria dira, hainbeste kexa eragin dituzten 2021eko eta 2022ko banaketen ildo beretik jarraitzen dutenak.

Ezetsia

Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak behartzen du jasotako eskaeren hurrenkera bat ezartzera, oinarri arautzaileetan aldez aurretik ezarri diren eta lortu dituzten puntuen arabera. Hala ere, gehieneko muga murriztu da banaketa hobea izan dadin, oinarri arautzaileak bete behar direla ahaztu gabe.

44883

35

Erribera

Funtsaren banaketa.

Hondakinen funtsaren kanona kudeatzeko orduan, logikoa litzateke aurretik ezarri zuten beste autonomia erkidego batzuetan nola egiten duten ikustea.

Ezetsia

Ikusi 6. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

36

Sakana

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarria. 1. lerroa: errefusaren (hala nola pixoihalak, konpresak eta tanpoiak) murrizketa maximizatzeko jarduketak falta dira. Seigarren puntu bat gehitzea proposatzen da, pixoihal berrerabilgarrien eta kopa menstrualen arloko jarduketei eta sustapenari buruzkoa.

Ezetsia

Ekintza horiek 2. oinarriaren 1. lerroaren 2. azpilerroan sartuta daude

2022/11/18

Partzuergoa

37

Sakana

Dirulaguntza Urtean behin

2. oinarria. 2. lerroa: ez da aurreikusten hondakin jakin batzuen zirkulartasuna maximizatzeko jarduerarik (adibidez, erabilera bakarreko plastikozko poltsak). Hirugarren puntu bat eranstea proposatzen da, oinarrizko egoerez gain, ingurumen alternatiba hobea diren materialen erabilera eta atzematea maximizatzera bideratutako jarduketak jasoko dituena.

Ezetsia

Departamentuari informazio gehiago ematea proposatzen da, datorren urteko oinarri arautzaileetan sartzea baloratzeko

2022/11/18

Partzuergoa

38

Sakana

Dirulaguntza Urtean behin

3. oinarriaren j) puntua. Hau sartu: "Materia organikoa gaika biltzeko erabilera bakarreko poltsa konpostagarriak edo proiektuaren oinarrizko egoerarekiko ingurumen hobekuntza dakarten elementuak izan ezik"

Ezetsia

Departamentuari informazio gehiago ematea proposatzen da, datorren urteko oinarri arautzaileetan sartzea baloratzeko

2022/11/18

Partzuergoa

39

Sakana

Dirulaguntza Urtean behin

3. oinarriaren q) puntua: ehunekoa gutxienez % 30era igotzea proposatzen da.

Ezetsia

Ezin da ehunekoa handitu, batetik, aurrekontu kontroleko arrazoiak direla medio, eta, bestetik, inbertsioak hainbat urtetarako deialdiaren bidez bideratu nahi direlako

2022/11/18

Partzuergoa

40

Sakana

Dirulaguntza Urte anitzekoa

Frakzio balorizagarriak (biohondakinak bakarrik hartu beharrean) biltzeko kamioiak erostea proposatzen da

Hein batean onetsia

Ikusi 4. alegazioari emandako erantzuna

2022/11/18

Partzuergoa

41

Sakana

Dirulaguntza Urte anitzekoa

200108, 200101, 150106 eta 200301 kodeak ez dituzten udal hondakinak hartzeko guneen eraikuntza, hobekuntza edo hornikuntza sartzea proposatzen da.

Ezetsia

SEM funtsak dauden bitartean, horiek lehenetsiko dira. Kontuan izan 2023an amaituko direla

II. ERANSKINA

2023ko hondakinen funtsa banatzeko irizpideak

2023KO FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIRA

(eurotan)

EHUNEKOA

Etxeko hondakinen fluxua.

Gaikako bilketarekin eta prebentzioarekin lotutako jardueretarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

2.660.000

% 50,25

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

187.304

% 3,54

GUZTIZKO PARTZIALA

2.847.304

% 53,79

Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

937.000

% 17,70

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

66.310

% 1,25

GUZTIZKO PARTZIALA

1.003.310

% 18,96

Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua.

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

1.345.000

% 25,41

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

97.477

% 1,84

GUZTIZKO PARTZIALA

1.442.477

% 27,25

GUZTIRA

5.293.091

Iragarkiaren kodea: F2217283