11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, Kultur etxeko aretoak eta espazio eszenikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoetan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kultur etxeko aretoak eta espazio eszenikoa erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak aldatzeko espedientea.

Hasiera batez onetsitako arauak, legezko tramiteak beterik, 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak, epe horretan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari.

Atarrabian, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2300027