11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2023rako karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkurak bilkuran, erabaki zuen 2023rako ezartzea ondotik ematen diren karga-tasak, Udalaren zergetarako:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, bat etorriz Errege Lege Dekretu honekin: 26/2021 Errege Lege Dekretua, azaroaren 8koa, zeinak martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina egokitzen baitu Konstituzio Auzitegiak hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz berriki emandako jurisprudentziara:

  • 0,50: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,20: 19 urte.
  • 0,20: 18 urte.
  • 0,06: 17 urte.
  • 0,06: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,12: 9 urte.
  • 0,19: 8 urte.
  • 0,35: 7 urte.
  • 0,41: 6 urte.
  • 0,33: 5 urte.
  • 0,26: 4 urte.
  • 0,18: 3 urte.
  • 0,11: 2 urte.
  • 0,13: 1 urte.
  • 0,06: urtebetetik behera.

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

5. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,3ko indizea.

6. Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Urzainkin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2300081