11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, 2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onesten dira 2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Sunbillan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

2/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK SORTZEA:

6. kapitulua.–1 1533 6220003 partida, "Parkea konpontzea, 2021eko uholdeen ondorioz": 24.898,17 euro.

6. kapitulua.–1 3420 6220001 partida, "Igerilekuak konpontzea, 2021eko uholdeen ondorioz": 25.186,33 euro.

6. kapitulua.–1 9200 6220000 partida, "Herriko Etxea konpontzea, 2021eko uholdeen ondorioz": 14.650,61 euro.

6. kapitulua.–1 3420 6220002 partida, "Pilotalekua konpontzea, 2021eko uholdeen ondorioz": 5.152 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarrera: 7. kapitulua.–1.7239000 partida, "Aseguru Partzuergoaren dirulaguntza": 64.735,11 euro.

Diru-sarrera: 8. kapitulua.–1.8700001 partida, "Diruzaintzako gerakina": 5.152 euro.

3/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK SORTZEA:

6. kapitulua.–1 4540.6190000 partida, "Bideak konpontzea, 2021eko uholdeen ondorioz": 913.808,25 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarrera: Estatuko Gobernuaren dirulaguntza. 7. kapitulua.–1.7200000 partida, "2022/09/09 Ebazpeneko dirulaguntza, 2021eko abenduko uholdeak direla eta": 353.296,05 euro.

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. 7. kapitulua.–1.7508000 partida, "Dirulaguntza, 2021eko uholdeen ondorioz 280.687,93 euro.

Diru-sarrera: Finantza-erakundeetatik. 9. kapitulua.–1.9130000 partida, "Finantza-erakundeen maileguak": 279.824,27 euro.

Iragarkiaren kodea: L2217638