11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2023rako karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2023rako ezartzea ondotik ematen diren zerga-tasak, Udalaren zergetarako:

1.a Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

2.a Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.

3.a Obra lizentziaren tasa: %0,107, eta gutxienez 16,70 euro.

4.a Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren ehunekoak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurzoruaren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, azaroaren 8ko 26/2021 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako aldaketaren arabera, legegintzako errege-dekretu horren bidez egokitzen baita Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) jurisprudentziara, hain zuzen ere Konstituzio Auzitegiak hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruz berriki emandako jurisprudentziara:

  • 0,50: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,20: 19 urte.
  • 0,20: 18 urte.
  • 0,06: 17 urte.
  • 0,06: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,12: 9 urte.
  • 0,19: 8 urte.
  • 0,35: 7 urte.
  • 0,41: 6 urte.
  • 0,33: 5 urte.
  • 0,26: 4 urte.
  • 0,18: 3 urte.
  • 0,11: 2 urte.
  • 0,13: 1 urte.
  • 0,06: urtebetetik behera.

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

5.a Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean indizea bere horretan uztea.

6.a Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Erronkarin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2300063