11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2023rako tasak eta karga-tasak

Pitillasko Udalak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin:

ERABAKIA:

Lehena.–2023ko ekitaldirako zerga-tasak eta tasak onestea, honela:

Bere horretan uztea 2022rako onetsitako tasak eta zerga-tasak, honako aldaketa hauek eginik:

Kirol instalazioen tasak.

1. Udalaren kirol instalazioen abonuak erroldatuendako:

–0 eta 6 urte bitartekoak: 10,00 euro.

–7 eta 13 urte bitartekoak: 30,00 euro.

–14 eta 64 urte bitartekoak: 52,00 euro.

–65 urtetik gorakoak: 33,00 euro.

Erroldatuei ez zaie gero itzulketarik eginen, behin igerileku denboraldia bukaturik.

2. Udalaren kirol instalazioen abonuak erroldatu gabeendako:

–0 eta 6 urte bitartekoak: 16,50 euro.

–7 eta 13 urte bitartekoak: 44,00 euro.

–14 eta 64 urte bitartekoak: 77,00 euro.

–65 urtetik gorakoak: 47,50 euro.

Erroldatuen eta erroldatu gabeen kuotek ordaindurik egon beharko dute 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Udako hilebeteetan, igerilekuak irekitzen direnean, sarrera erosi beharko da padel pistak eta pilotalekua erabiltzeko, abonatua izan ezean.

3. Udal igerilekuen sarrerak:

–0 eta 6 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 3,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 5,00 euro.

–7 eta 13 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 4,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 7,00 euro.

–14 eta 64 urte bitartekoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 5,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 10,00 euro.

–65 urtetik gorakoak:

  • Astelehenetik ostiralera: 4,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 7,00 euro.

4. Pilotalekua eta padel pistak alokatzea:

PISTA ESKATZEA, ABONATUEK

PISTA ESKATZEA, ABONATU GABEEK

Padel pistaren alokairua

4,00 euro orduko (pista)

10,00 euro orduko (pista)

Padel pistako argia

7,00 euro

7,00 euro

Pilotalekuaren alokairua

Doan

Doan

Pilotalekuko argia

10,00 euro

20,00 euro

(*) Abonatu batek alokatzen badu, berak erabili beharko du pista; ez da onartuko abonatu gabeek erabiltzeko erreserbarik egitea.

–Udako hilabeteetan, igerilekuak irekitzen direnean, sarrera erosi beharko da padel pistak eta pilotalekua erabiltzeko, abonatua izan ezean.

Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du jendaurreko aldia iragan ondoren, inork ez badu alegaziorik aurkezten, edo, alegaziorik aurkezten bada, behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Indarrean iraunen du aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek epe horren barnean espedientea azter dezaten udal idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da. Horrelakoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da inguruabar hori, ondorio juridikoak izan ditzan hasiera batez onetsitako aldaketak.

Pitillasen, 2022ko abenduaren 28an.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2217811