11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Motordun ibilgailuen xafla eta pintura konpontzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espediente zenbakia: 1303/2022.

Sustatzailea: José Miguel Pérez Echarri.

Jarduera: Funtsezko aldaketa, jarduera honetarako: motordun ibilgailuen xafla eta pintura konpontzeko lantegia.

Tokia: El Escopar industrialdea, A kalea 30. zk. (1. poligonoko 561. lurzatia).

Azkoienen, 2023ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2300288