11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2023rako karga-tasak eta tasak

Orontzeko Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Lurraren kontribuzioa: tasa bakarra ezartzen da Orontzeko udalerrian dauden higiezin guztietarako: %0,22.

–Ura kontsumitzeagatik, ur metro kubiko bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Ur Mankomunitateak goi horniduran kobratzen digun prezio bera. Urteko kuota finkoa ezartzen da, 60 eurokoa. Hargune berriagatiko tasa 60,00 eurokoa izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2ko indizeari eutsi zaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,03ko indizeari eutsi zaio.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ez da aldatu; hau da, Toki Ogasunari buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eutsiko zaie, eta %8,24ko tasari.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki hau 2023. urteko urtarrilaren batean jarriko da indarrean.

Orontzen, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2217634