11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2023rako zerga-tasak

Murietako Udalak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat, hasiera batez onetsi zuen erabaki hau. Hona:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

–%0,175eko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–%2,37ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

–1,24ko indizea ezartzea, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

–%10,30eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Onestea zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Murietan, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2300356