11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2023rako

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), erabaki zuen ezartzea 2023. urterako udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, hemen heldu direnak:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,245.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa izanen da obraren kostuaren %3,5, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2023. urtean.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1’40eko indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %19ko karga-tasa. Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

7.–Herritarrentzako zuzeneko aprobetxamenduak herri-lurretan: 8 euro erreguko (lehorreko lurrak). Familia-baratzeetarako, 40,41 euro/erreguko errenta, 2018ko abuztuaren 7ko Erabakiaren arabera. Nafarroako Ubideko ureztalur berrietan, herritarrentzako herri-lurren aprobetxamenduei dagokienez, prezioa finkatuko da adjudikaziodunen behin betiko zerrenda onesten denean.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: urtero handituko dira KPIan (kontsumoko prezioen indizea) izaniko igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezartzen den moduan.

9.–Partikularrek itzultzea hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak, espedienteak haiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek indarrean jarriko dira 2023ko urtarrilaren 1ean, eta hauen kontra jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2300019