11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 10. aldaketa, ordenantza fiskal honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena Miranda Argako udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluri (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat datorren araudiari.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara ordenantzan egindako aldaketaren behin betiko onespena.

Miranda Argan, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2300017