11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 133/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan), oposizioko epaimahai kalifikatzaileak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gain, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen ahal direnak: Sandra Santesteban Oroz andrea, Luis Ibarrola Berasain jauna eta Javier Asun Esparza jauna, denak txanda irekikoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2300390