11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2023ko karga-tasak. Hasierako onespena

Leitza Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2023rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Leitzan, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2300052