11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2023rako zerga-tasak, tasak prezio publikoak

Larraungo Udalak, 2022ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea 2023tik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

"1. 2023. urtetik aurrera karga-tasa hauek finkatzea:

–Zergak:

–Kontribuzioa: %0,25.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga, betiere, urriaren 31ko 31/2013 Foru Legeko Etxebizitza Hutsen Erregistroa sortzen bada (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen ditu lege horrek). Karga-tasak tarte hauen barrenean egon beharko du: %0,10, Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.

Tasak eta prezio publikoak:

–Ur hornidura: 50 zentimo/metro kubikoa.

–Irekitzeko erantzukizunpeko aitorpenen ikuskapenak egitea: 100 euro.

–Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 50 euro. Banantzeak: 30 euro.

–Ibilgailuak kargatzeko puntu elektrikoa: 0,35 euro Kw/h.

–Boulderra erabiltzea: 5 euro bi orduko.

–Ezkontza zibilak. Ezkontza zibileko espedientea bideratzen hasteagatik: 80 euro.

Gainerako, zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabakia toki entitate honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabakiak 2023ko ilbeltzaren 1ean hartuko du indarra."

Mugiron (Larraun), 2022ko abenduaren 28an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2300005