11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Laboreetarako instalazio berriak

Sociedad Cooperativa Agraria Orvalaiz delakoak jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, laboreetarako instalazio berriak paratzeko Untzuko 14. poligonoko 111. eta 115. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo oharrak, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea udal idazkaritzan kontsulta daiteke.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain), 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2300275