11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2023rako tasen eta zerga-tasen tarifak ezartzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2023ko tasen eta zerga-tasen tarifak ezartzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2217909