11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2023rako karga-tasak eta tasak

Garaioako Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2023ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra, %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hirigintzako lizentzien izapideak: zergadunari jasanaraziko zaio udal zerbitzu teknikoek egindako txostenen kostua.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak; karga-tasa %15ekoa izanen da.

–Herri-larreen aprobetxamendua: 6,01 euro/AzLU.

–Bake-epaitegiko izapideen tasa: 30 euro.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki hau 2023. urteko urtarrilaren batean jarriko da indarrean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (APAPEren 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita (TAFLren 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (APAPEren 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta AAJLren 8., 10. eta 46. artikuluak).

Garaioan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2300029