11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa, Legasan kamioien aparkalekua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Legasan kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bertizaranan, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2300028