11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2023rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bertizaranan, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2300020